Orrialde:Kapanaga.djvu/164

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<150>


Errazoaren batzuk esateko gexoari eriotzako orduan dagoanean.


Jesu Kristo gure jaunak ez solament etxi euskun exenplua eta modu bizi izaiteko, baea onezaz ostean, zelan ilgo ginean, eta geure eriotzea igaroko genduan, eta alan bear da eriotzako orduan dagoanak begiratu dagiala, zelan Kristok eriotzea artu egian, alan jarraitu bekio bide oneri, eta joango da seguru. Leelengo Jesu Kristo gure jaunak oraziño egin eutsan aita eternoari, esaten eutsala “klarifikadu nagizu, aita, ordu onetan”. Alan Kristiñauak esan begio aita eternoari: “Aita eternoa, argia indazu ordu onetan”.