Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/21

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


demonio, haragia, baietare munduia.

Orai dela zuiendako maradizionia,

ifernuko suia eta jagoitiko nekia,

eta zuien konpainia demonio guzia».


360 Ezta anhitz luzaturen exekuzionia,

bertan date irekiren lurra oren berian,

su hareki iretsiren oro bere barnian;

haur izanen bekhatoren undar irabazia.


364 Elas, nola izanen den heben damu handia,

damu handi, izigarri, remedio gabia,

hanbat jende sekulakoz damnaturen denian.

O jaun huna, zuk gitzazu, othoi, hantik begira.


368 Beretara itzuliren ditu gero begiak:

«Goazen oro elgarreki, ene adiskidiak,

bethi eta sekulakoz gauden ene glorian,

desir oro konpliturik alegria handian».


372 Hantik harat ezta izanen bi erretatu baiezi:

damnatuiak ifernuian bethi dolorereki,

salbatuiak Jeinkoareki bethi alegeraki.

Jangoikuak dagiela gure partia hoieki.


376 Zeruia ezta ebiliren hantik harat jagoitik,

iguzkia egonen da orienten geldirik,

ilhargia okzidenten begiz begi jarririk;

egun honek iraunen du eben eta jagoitik,