Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/20

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


haren hitzak ezarriren oro erdiraturik.


334 Hartu nahi zuienian pasione saindua,

haren kontra jin zenian armaturik jendia,

hitz huts batez iziturik egotzi'tu lurrian;

jujatzera dauginian majestate handian,

nola eztu lotsaturen ordu hartan munduia?


339 Erranen du bekhatorer dolorezki orduian:

«Nizaz etzineten orhit bizi zinetenian;

hanbat ongi nik eginik zuier zuien mendian,

esker hon bat ukhen eztut zuieganik bizian.


343 Zer ere hon baituzuie, oro dira eniak:

gorputz eta hon guziak, baietare arimak;

zuiendako egin ditut lurra eta zeruiak,

iguzkia, ilhargia eta fruktu guziak.


347 Suiak bero, hurak xahu, hats hartzeko airia,

ainguruiak zuien goarda, ararteko sainduiak,

zuiegatik ezarri dut gero neure bizia;

hoiegatik orogatik zer da zuien paguia?


351 Ikhusirik anhitzetan beharrian pobria,

eri, gose, egarria eta buluzkorria,

ene izenian anhitzetan galdeginik limosna,

zuiek ukhen baituzuie hezaz guti ansia.


355 Bai erhoki konplazitu ene kontra etsaia,