Orrialde:Chourio 1760.djvu/5

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Beraz gure artharik handiena izan behar da Jesu-Kristoren bizitzea gogoan erabiltzea, eta hura beti meditatzea.

2. Sainduek irakhasten darozkiguten gauzak ez dire, Jesus berak ikhasten darozkigunean aldean, eta Jainkoaren espiritua lukenak kausi lezake eta gusta haren doktrina sainduan gordea den manua zerukoa.

Ordean hañitzek enzuten dute maiz Ebanjelioa progotxu gabe, eta haren obratzeko gutiziarik sentitu gabe. Zergatik? Zeren ez baitute Jesus Kristoren espiritua.

Haren hitzak ungi aditu eta gustatu nahi dituenak hasi behar du haren berthuteen imitatzetik, eta bizi behar du ahalaz hura bizi izatu den bezala.

3. Zer probetxu zinduke Trinitateko misterioaz gauza barrenak eta gordeak jakitea, eta hetaz zuhurki eta goraki miñtzatzea, humill izan faltaz, gaitzetsia bazare Trinitateko presunez?

Egias gauza gorez miñtzatzeak, eta hitz ederren errateak ez gaitu saindutzen; berthute xoillak egiten gaitu Jainkoaren gogarako.

Nahiago dut miñki sentitu bihotzean ene bekhatuezko dolorea, ezen ez jakiñ nola presuna estudiatuek dolore hura esplikatzen duten.