Orri hau berrikusi gabe dago
Jesu-Kristoren Imitazionea
LEHENBIZIKO LIBURUA
Bizitze espiritualekotz on diren abisuak
I. KAPITULUA
Imita Jesu-Kristo, mezpreza munduko banitate guziak.
1. Niri darraitana ez dabilla ilhunbean, dio Jesu-Kristok. Hitz horiez gure salbatzailleak irakhasten daroku nola behar ditugun imitatu haren akzioneak eta berthuteak, eta bizi hura bizi izatu den bezala, egiazko argiaz nahi badugu argitu eta bihotzeko itsutasunetik osoki libratu.