Orrialde:Chourio 1760.djvu/336

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


8. O Jainko botheretsua, lagun gaitzatzu zure graziaz gu zeiñak apheztasunaz ohoratu baikaitutzu, gure karakterari daokan garbitasunarekiñ, eta debozionearekin zerbitza zaitzaguntzat.

Eta eziñ bizi bagaitezke behar bezan bat inozenzia, eta saindutasunekiñ, igutzu nigarrak gure bekhatuen zin-ziñez auhendatzeko; eta egiguzu grazia zerbitza zaitzagun gerorat fermutasun, berotasun, eta humiltasun gehiagorekiñ.


XII. KAPITULUA


Artha handirekiñ behar dugula preparatu komunione saindurat.


JESU-KRISTOK

1. Ni naiz garbitasunaren maitatzaillea, eta arimen saindutzaillea.

Bihotz garbi baten billha nabillha, hartaz egiteko ene pausa lekhua.

Prepara diezadazu sala bandi bat, ungi mublatua, han janen dut ene dizipuluekiñ bazkoko bildotxa.

Nahi baduzu ethor nadiñ zureganat, eta gurekiñ egon nadiñ, garbi zaite lemami zaharretik, eta xahu zazu zure bihotzeko egoitza, khen zatzu handik munduaren khutsu guziak, eta bizioen habarrotsak, egon zaite zure bakhartasunean karraioa hegaztegian