Orrialde:Chourio 1760.djvu/335

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zeruko atsegiñ guziak, han sasiatzen dire gurekiñ aingeru sainduak; baiñan manera eztiago, eta dohatsuago batez.

6. Oi ala Aphezen dijnitatea handia baita, eta ohoragarria, hek xoillki dutenaz geroztik podore maiestatezko Jainkoaren gorphutza konsekratzeko, hitz sainduen berthutez, bere ez baiñez haren laudatzeko, bere eskuetan haren itxekitzeko, bere ahotan haren errezibitzeko, eta janaritzat fidelei partitzeko!

Oi ala haiñ maiz garbitasun guzien Jainkoa errezibitzen dutenek eskuak garbi behar baitituzte, ahoa xahu, bihotza notha gabe!

Ala aphez batek bildotx notha gabearen haragia errezibitzen usatuak gordian egon behar baitu beldurrez itzur dakion hitzik onest, saindu, probetxos eztenik.

7. Haren begiek Jesu-Kristoren gorphutz adoragarria egun guziez ikhusten dutenek modest, sinple, eta garbi behar dute.

Haren eskuek xahuak behar dute izan, eta bethi ere zerurat altxatuak zeruaren, eta lurraren kreatzaillea haiñ maiz ukitzen dutenaz geroz.

Aphezei guziz erraten zaizte legean eskribatuak diren hitz hauk, zareten saindu zeren saindu bainaiz ni, zeiña bainaiz zuen jauna eta Jainkoa.