Hargatik bethi behar diotza ofrendatu bere othoitzak, eta sakrifizioak Jainkoari ardiets dezakeen arteraiño hekientzat galdetzen duen grazia, eta miserikordia.
Fiñean aphezak sakrifizioa zelebratzen duenean ohoratzen du Jainkoa, bozten aingeruak, poblu giristiñoari ematen sentimendu onak, laguntzen ditu biziak, ematen hillak soseguan, eta bere burua ontasun hetan guzietan partale egiten du.
VI. KAPITULUA
Komunionetik urruntzen denak bizitzeari ihes egiten dioela, eta indigneki hurbiltzen denak heriotzea ematen dioela bere buruari.
ARIMAK
1. Jauna, behatzen diodanean alde batetik zure goratasunari, eta bertzetik ene beheratasunari, ikharatzen naiz, eta konfunditzen ene baitan.
Ezen ez banaiz zureganat hurbiltzen bizitzetik urruntzen naiz, eta indigneki hurbiltzen banaiz heriotzerat noa.
Zer egiñen dut beraz, o ene Jainkoa, ene habea, ene laguntzaillea, duda, eta pena guzietan ene argitzaillea?
2. Irakats dazu bide xuxena, eta indazu molde labur bat komunionearen sainduki egiteko.