Orrialde:Chourio 1760.djvu/314

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


berriak obligazione berriak sainduki bizitzeko, eta persekuzione handiago baten ardietsteko.

Aphezak berthute guziez beregindua behar du izan, eta eman behar diote guziei bizitze onaren exenplua.

Berezia behar du izan poblutik, eta eztu bizi behar gizon komunek bezala; bizi behar du aingeruak zeruan, eta presuna perfetak lurrean bizi diren bezala.

3. Aphez batek jaunzkura sakratuez beztitua denean Jesu-Kristoren lekhua daoka, bere othoitza humilki Jainkoari ofrendatzeko, beretzat, eta populu guziarentzat.

Bere kasolaren gaiñean markatua darabilla nahiz aitziñean, nahiz gibelean salbatzaillearen gurutzea, bethi erreberritzeko haren pasionearen orhoitzapena.

Ekhartzen du aitziñean Jesu-Kristoren exenpluak behiñ ere bixtatik ez galtzeko, eta hei zelorekiñ jarraikitzeko.

Ekhartzen du gibelean bertzeenganik heldu zaizkon gaitzak eztiki, eta pazienki jasateko.

Aitziñean dakharke bere bekhatuez nigar egiñ dezantzat; eta gibelean bertzeren hobenak ere auhenda detzantzat era jakiñ detzantzat ararteko bezala dela Jainkoaren, eta bekhatoreen artean.