bizitzea, hark argitzen bihotza, arintzen penak, eta atsekabeak, khentzen tristezia, eta beldurra, hazten debozionea, eta isu penitenziazko nigar sainduak.
Zer naiz ni hura gabe, egur ihar bat sukoz baizen on eztena?
Beraz, ene Jainkoa, zure graziaz prepara nazazu aitziñetik, eta grazia hura lagun bekit bethi, eta atzarria iduk benaza kontiño obra onen egiterat. Jesus-Kristo zure semea jaunaren merezimenduakgatik. Halabiz.
LVI. KAPITULUA
Gure buruari ukho egiñ behar diogula, eta jasan gurutzea Jesus-Kristok bezala.
JESU-KRISTOK
1. Ene semea, zenbatenaz gehiago higuinduko baituzu zure burua, hanbatenaz hertsikiago enekiñ lothuko zare.
Eta nola kanpoko deus ez desiratzeak egiten baitu barreneko bakea, hala gure buruei ukho egiteak egiten du Jainkoarekiñ gure batasuna.
Nahi dut ikhas detzazun gauza guziak ene nahirat uzten kontrestarik, eta errankizunik batere gabe.
Niri jarraik zakizkit, ni naiz bidea, egia, eta bizitzea; biderik gabe nihor