Haiñ gauza handia da grazia, non profeziazko espiritua, mirakuiilluen obratzeko dohaiña, eta kontenplazionerik gorena ere ezpaitire hura gabe prezatzeko.
Fedea bera, esparantza, eta bertze berthuteak eziñ daitezke zure gogarako, o ene Jainkoa, grazia, eta kharitatea gabe.
5. O grazia dohatsua, ziñak espirituz pobre direnak berthutez aberats egiten baititutzu, eta zeruko dohaiñez betheak direnak humill baitaduzkatzu!
Iauts zaite ene arimarat, zato eneganat, eta goizetik betje nazazu zure konsoalzioneez, beldurreez nekheak, eta agortasunak flakaturik eroraraz nazaten.
Othoizten zaitut, o ene Jainkoa, bethi kausaraz nazazu zure grazian zure aitziñean.
Ezen asko dut zure grazia, naturalezak desiratzen dituen bertze gauza guzietarik izaten ezpanu ere.
Zer nahi den tentazione, edo atsekabe gertha dakidan ez naiz deusen ere beldur izanen zure grazia enekiñ deiño.
Hark borthizten nau, gidatzen, eta laguntzen nau.
Ene etsai guziek baiño indar gehiago du, eta argi gehiago munduko zuhur guziek baiño.
6. Hark irakasten du egia, hark xuxentzen