Deusek ere zu gabe eziñ luzaro atsegiñ daike, deus ere ezta gozo, eta gustos zure graziak, eta zure zuhurziaren gatzak ezpadio gustu ona ematen.
2. Zu gustatzen zaituenak gustatzen tu zure baithan gauza guziak; eta zu gozo kausitzen etzaituenarentzat khiratsa dute gauza guziek.
Munduko zuhurrek eztute gozo kausitzen zure zuhurtzia, eztute gusturik haragiarentzat baizen; bizkitartean zer han kausitzen dute? Banitatea, eta herioa.
Kontrarat egiazko zuhurrak dire mundua mezprezaturik, eta haragia mortifikaturik, zuri darraizkitzunak; zeren iragaten baitire gezurretik egiarat, eta haragitik espirituarat.
Hei zaie gozo Jainkoa, hek ematen diote Jainkoari kreaturetan kausitzen den on guziaren ohorea, eta burupea.
Hekien gostu fiñ, eta delikatuak ezagutzen du zer diferenzua den kreatzaillearen, eta kreaturen artean; eternitataren, eta denboraren artean, argi kreatua eztenaren, eta argi hartarik kreatu diren arraioen artean.
3. O argi eternala, argi kreatu guziez gorago infinituki altxatua, artikatzu zeru goratik zure xismixtak, eta zure khara sar bedi ene bihotzeko xokolu, eta goardia guzietan.