Orrialde:Chourio 1760.djvu/208

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ez xoilki Jesusengatik; baiñan hobeki Lazaro bixtua ikhustegatik.

Behar da beraz garbitu intenzionearen begia xuxena, eta sinplea izan dadintzat, eta moian guzien artetik bethi-ere xedea eneganat heda dezazuntzat.


XXXIV. KAPITULUA


Zeiñ gozo den Jainkoa maite dutenentzat.

ARIMAK

1. Huna ene Jainkoa, eta ene guzia, zer gehiago nahi dut, zer zori-on desira dezaket handiagorik?

Jainkoa da ene guzia, o hitz ezti eta gozoa.

Ordean hitz eternala maite duenarentzat, eta ez mundua, eta munduko ontasunak maite dituenarenzat.

Ene Jainkoa da ene guzia! Aski erratea da hori amudioa duenarentzat.

Aditzen tu errexki hitz horiek, eta ezta unhatzen horien maiz ahoan izateaz.

Zure aitziñean gauza guziak on eta gustos dire, khiratsdun, eta unhagarri, zu estalia zarenean.

Zuk ematen diozu bihotzari bere sosegua, eta bethetzen duzu bakez eta bozkarioz.

Zuk gauza guziez ungi jujarazten darokuzu, eta laudarazten gauza guzietan zure maiestatea.