Orrialde:Chourio 1760.djvu/201

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


kreatura batek ere ezpanau trabatuko.

Ezen zerbaitek itxekiten darotaiño eziñ zureganat libroki hegalda naiteke.

Hala nahi zuen altxatu profetak, zionean: Nork emanen darozkit hegalak uso bati bezala, hegalda nadintzat, airean noan, eta aurkhi dezadan pausa lekhu bat.

Zer da bakezkoagorik begi sinplea baiño? Eta libroagorik mundu huntan deus desiratzen eztuena baiño?

Altxatu behar da beraz gauza kreatu guziez gorago, utzi osoki nork bere burua, eta goratasun hartan ezagutu zu zarela gauza guzien kreatzaillea, eta zure obra guzietan eztela zure parerik.

Orduan arima ezpada osoki lurreko gauzetarik lexatua, ezta nihoiz ere gai izanen zeruko gauzetan gogoa finkatzeko.

Hargatik dire bakhanak kontenplazionekotz gai diren presunak, zeren gutiak baitire ontasun irankorretarik osoki apartatzen direnak.

2. Hortakotz behar da grazia handi bat arima altxa dezakena bere buruaz gorago.

Eta gizona ezpada ematen espirituaren goratasun hortan, eta kreatura guziez billhuzirik, ezpada Jainkoarekiñ osoki juntatzen, ez dire deus kondatu behar haren jakiñ, eta izan guziak.