bihotza; ezen zure gaitzak ariñ detzaket berehala, eta ganbia detzaket bozkariorat zure nahi gabeak.
Eta horla egiten dudanean, ez naiz hargatik gutiago justu, eta eztut laudorio gutiago merezi.
6. Zuhurra bazare, eta gauzei egiaren arabera behatzen badiozute, eztuzu behar atsekabeetan hanbat tristatu; aitzitik boztu, eta niri eskerrak bihurtu.
Zure bozkario bakharra behar liteke, nik zuri mundu huntan guphidetsi gabe atsekabeak egortzea.
Noizpait erran diotet ene dizipulu guziz onetsiei: Aitak ni maitatu nauen bezala zaituztet maite.
Bizkitartean eztitut egorri mundurat hango atsegiñez gozatzerat; baiñan gudu handien pairatzerat, ez ohoratuak; baiñan mezprezatuak izaterat, ez pausuan egoterat; baiñan pazienziaren bidez fruitu hañitzen ekhartzerat.
Ene semea orhoit zaite bethi hitz horiez.
XXXI. KAPITULUA
Kreatura guziak arbuiatu behar ditugula, nahi badugu kreatzaillea kausitu.
ARIMAK
1. Jauna haiñitz grazien beharra dut oraiño, ardietsiko badut estatu hura zeiñetan