kreatzaillea ofensatu, eta ifernua merezitu duzun ondoan.
Bizkitartean ene miserikordiak barkhatu darotzu zeren zure arima preziatu izatu baita ene begietan.
Eta ene amudioaren seiñale horiek eman darozkitzut eneganik izatu tutzun ontasunez bethiere ezagutza izan dezazuntzat, eta zutazko mezprezio guziak mansoki paira detzatzuntzat.
XIV. KAPITULUA
ARIMAK
Jainkoaren jujamenduetan pensatu behar dugula begiratu obra onen banaloriatik.
1. Jauna, zure jujamenduen ihurtzuria aditzen dudanean, beldurrak, eta ikharak iharrosten tu ene hezurrak, eta ene arima tranzitzen du izialdurak.
Harritua gelditzen naiz, eta nahasia ikhustean zeruak ere eztirela garbi zure begietan.
Baldiñ kausitu baduzu korupzionea aingeruetan ere, eta ezpadiozute barkhatu, helaz! Zer izanen da nitaz?
Izar distiant hek erori dire zerutik, eta nik herrautsa baizen ez naizenak zer burupe duket?
Hañitz presuna zeiñen obrek laudagarriak