Orrialde:Chourio 1760.djvu/155

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Behar duzu zure burua zin ziñez mezprezatu, nahi baduzu zure haragia eta odola osoki garaitu.

Herabe duzu bertzeren borondateari osoki arrimatzera zeren sobra maite baituzu oraiño zure burua.

2. Zer da miresteko zuk Jainkoagatik obeditzea gizon bati, etzarenaz geroztik herrauts, eta ezdeus baizen? Ni egin naiz bada zuregatik gizonen obedient, naizelarik guziz gora, eta guziz podorosoa.

Guzietako humillen eta azken egiñ naiz, ene humiltasuna balia dakizuntzat zure orguilleriaren garaitzeko.

Herrautsa ikhasazu beraz obeditzen; lurra humilia zaite, ongarria uztazu zure burua ostikatzerat.

Ikhasazu zure nahi guziei ukho egiten, eta obedienzia guzietarat arrimatzen.

3. Aserra zaite sainduki zure buruaren kontra, eta etzazula utz orguilleria zure baithan bizitzerat.

Egizu zure burua haiñ xume, emazu haiñ behera non bapedera baitabilke zure gaiñean karrikako, basaren gaiñean bezala.

Gizon banoa zertaz errenkura zaitezke?

Bekhatoroz hanbat maneraz lizundua, nola atrebitzen zare mintzatzerat, zuri egiten zaizkitzun hirriez? Hanbatetan zure