billa dezazun bake bat tentazione, eta ondiko gabekoa.
Aitzitik nahi dut zure bakea eman dezazun zure indarra, eta pazienzia frogatzen duten atsekabetan.
Erraten badarotazu eziñ hanbat paira dezakezula; nola bada pairatuko duzu purgatorioko sua?
Bi gaitzetarik bethi xumeena hautatu behar da.
Hala nahi duzu ez erori sekulako supliziotarat? Jasan zatzu pazienki oraiko gaitzak Jainkoaren amoreagatik.
Uste duzu munduko presunek eztutela deus sofritzen?
Eztuzu hori kausituko munduko dohatsuenetan ere.
3. Erranen duzu baituztela hek hañitz atsegiñ, bere nahiaren egiten hari direla, hala bere penak arintzen zaizkotela.
4. Baiñan emagun hala dela, eta gauza guziak bere gogara dituztela; horiek guziek zenbat iraunen dute?
Munduko handi hek guziak iraganen dire khea bezala, hekien atsegiñen orhoitzapenik ere gelditzen eztela.
Eta mundu huntan bizi direiño ere eztire atsegiñ hetaz gozatzen khirats, beldur, eta deskustu gabe. Eta maiz zerk ere egiñ baitu