Orrialde:Chourio 1760.djvu/151

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


etzaiote bere berehala ihes egiñ behar gaixto diruditenei.

On da maiz desira onen ere bridatzea beldurrez lehia sobrak barraia dezan gure espiritua, edo zelo gaizki neurthu batez bertzeei eskandala eman diozoguten, edo fiñean bertzeren kontrestak altara gaitzan.

3. Maiz behar da bortxaka hari, eta borthizki kontra egiñ bear zaie sensuen gutiziei, eta beiratu gabe zer nahi duen, edo zer ez haragiak, artha behar da xoillki espiritua haren nausi egiteaz.

Hari behar dugu haren garaitzen eta zenzatzen gauza guzietara prest izan dadiñ arteraiño, gutiz kontenta dadiñ arteraiño, eta den errenkurarik xumeena nahi gabeetan itzur eztakion arteraiño.


XII. KAPITULUA


Pairakor izan behar dela gaitzetan, eta arbuiatu behar direla atsegiñak.


ARIMAK

1. Ene Jauna, eta ene Jainkoa, ikhusten dut pazienziaren behar handian naizela: ezen bizitze hau bethea da hañitz atsekabez.

Zer nahi egiñ dezadan bakean bizitzeko eziñ naiteke gudu eta pena gabe.

JESU-KRISTOK

2. Egia da, ene semea; baiñan eztut nahi