Orrialde:Chourio 1760.djvu/108

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


gordetzen bazaiote, eta uzten baditu denbora bateko, erortzen dire berehala murmurazionerat eta epheltasunerat.

2. Jesus maite dutenek ez bere kontentamendu propialagatik, baiñan Jesus beragatik, benedikatzen dute sofrikarietan haiñ ungi nola bozkarioetan.

Eta behiñ-ere konsolazionerik eman ez baliozate ere, ez litezke geldi hargatik bere laudorioak, eta eskerrak hari bihurtzetik.

3. Oi ala indarsua baita Jesusen amudioa garbia denean, eta amudio propioaz nahastatua ez denean! Zer dire beraz Jainkoaren zerbitzuan eztitasunen bilha bethi dabiltzanak, baizen zerbitzari intresatuak, eta soldateko sehiak?

Hañek bere buruak Jesus baiño gehiago dituzte maite zeiñak bethi bere abantaillen, eta aisien ondoan baitabiltza.

Bizkitartean nor kausitzen da orai Jainkoa dohaiñik zerbitzatu nahi duenik?

4. Presuna espiritualen artean ere nekhez kausituko da bat gauza guziez billhuzia denik.

Non kausi daiteke presuna espirituz egiazki pobrea, eta kreatura guzien amudiotik osoki libroa? Munduaren bazterreraiño goanik behar da aurkhitu halako bat.

Gizonak bere ontasun guziak ematen balitu ere, ez da hori deus. Penitenzia garratz