Beraz Jainkoaren grazia konserbatu nahi duenak esker, eta ezagutza behar du hura ematen zaionean, eta pazienzia khentzen zaionean, behar du egiñ othoitz haren ardietsteko, eta behar du izan humill, eta goardiakor haren konserbatzeko.
XI. KAPITULUA
Gutik dutela maite Jesu-Kristoren gurutzea.
1. Jesusek baditu hañitz haren erresuma maite dutenak, baiñan guti harren gurutzea jasaten dutenak.
Hañitzek billhatzen dituzte haren konsolazioneak, gutik haren sofrikariak.
Lagun hañitz du mahaiñean, baiñan bakharrik da barurean.
Guziek nahi dute izan haren bozkarioetan partale, baiñan nihor gutik nahi du harengatik pairatu.
Hañitz darraizko Jesusi ogia partitzen diotenean, baiñan guti pasioneko khalitza edan behar denean.
Hañitzek ohoratzen dituzte haren bizitzeko mirakulluak, baiñan gutik haren heriotzeko laidoak.
Hañitzek maite dute Jesus nahigaberik gerthatzen ez deiño, laudatzen dute eta benedikatzen, konsolatzen ditueiño; baiñan