<41v>
Christe eleison. Jauna, idukazu miserikordia. Kristo, idukazu miserikordia guzas” sazerdoteak, erraten duen bitartean “Kyrie eleyson, Christe eleison” meza enzuten duenak, guzis zines esperanza andiareki eta deseoreki erdesteko eskatzen duena. Eta determinatzen duela genzera estorba dezaken guzia bereganik, bear du otoitz egin Jaungoikoari usa dezan miserikordias guzieki.
Gero erraten du sazerdoteak “gloria in excelsis deo”, erran nai baitu “gloria duela Jaungoikoak goiti zeruan”. Itz oek kantatu zituen aingeruak Eguberriko gauean, Jesu Kristo gure jauna jaio zenean, noiz jaitzi baitzen zerutik aingeru bat ematera berria ain ditxosoa eta ona arzaiei, zeñek baitzeuden irazarririk, beren ardien begiratzen, erraten ziotela “berri kontentu eta plazer anditako bat ematen drauzuet, nola egun jaio zaizuen salbazallea mundu guzia salbatu