Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/93

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<41r>

atratzeko probetxu auniz beretako eta berze kristio fielendako.

Eta nola gure ditxa eta suerte onak etorri bear baitu Jaungoikoaren miserikordiatik, eta, ala, gureki usa dezan, bereala sazerdoteak erraten du “kyrie eleyson, christe eleyson”, erran nai baitu, “Jauna, idukazu miserikordia. Kristo, idukazu miserikordia guzas”. Eta erraten du bedratzi aldis: irur aldis aitari eta irur aldis semeari eta irur aldis Espiritu Sanduari, eskatzen diola urrikari dedin Trinitate jauna eta barka drazkigun geuren bekatuak, pensamentus, itzes eta obras egin ditugun guziak. Jakinika ongi Elizak Jaungoikoaren kondizioa dela miserikordias usatzea, eta eztela fastiatzen porfiatu izateas, eskatzeas usa dezan miserikordias gureki, aitzetik, jakinika porfiatuas eta auniz aldis eskatzeas obeki erdesten dela guk bear duguna eta konbeni zaiguna. Argatik erraten du anbat aldis Kyrie eleison,