Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/91

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<40r>

da kulpa, enea da kulpa guzis andia” propositoreki eta intenzioreki ez geiagorik bekaturik egiteko eta andik aurrera aren zerbitzuan bizitzeko eta kunplitzeko kristioak dituen obligazioeki, onetako eskatzen duela birjina andre dona Mariari eta jaun done Mikel aingeruari eta sandu guziei eta sazerdoteari otoitz egin dezaten Jaungoikoaren aurrean, arengatik erraten duela “argatik otoitz egiten drauet birjina andre dona Mariari eta jaun done Mikel aingeruari eta sandu guziei, zaraten otoitz egille Jaungoikoaren aurrean enegatik, eman drazadan fabore obratan ezarzeko orai daukadan intenzio on au, eta mezatik probetxu andia atratzeko”.

Erran denetik atratzen da alas eta konfesatzen duenean meza enzuten duenak dela bekataria Jaungoikoaren aurrean eta birjina andre dona Mariaren, sandu guzien eta meza erraten