<39v>
sazerdoteari erran dezan meza ongi eta an daudenei; alaber, enzun dezaten.
Eta nola umildadea baita ondasunen eta obra onen zimendua, eta zeñetatik asitzen baitirade gure platika onak, nola erran izandu baitzuen Salomonek, justoak, Jaungoikoaren zerbitzariak, bere platiken leenean konfesatzen du dela bekataria. Ala, bereala erraten du sazerdoteak “Ni, bekataria”, konfesatzen duela dela bekataria Jaungoikoaren eta sanduen eta gizonen aurrean. Eta umildadereki eskatzen du otoitz egin dezaten Jaungoikoari arengatik, ez solamente zeruan dauden sanduek, bai eta an mezan dauden anaiek, sazerdoteak erraten duenean konfesioa. Meza enzuten duenak bear du izan biotzean dolore eta damu bere bekatu egines, pensamentus, itzes eta obres, bere kriatu zuen jaunaren kontra, berari egozten diola kulpa, erraten duela “enea da kulpa, enea