Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/102

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<45v>

Alas eta askotan joaten garadenean deseoreki enzutera fama duen predikazalle bat, eta ez izanagatik ain famosoa, enzuten dugu oron bates, itzik baterere erran bage, nola bada ain denbora guttian, nola baita epistola erraten dena, eztugu enzunen ongi eta debozioreki alako predikazalleak, ain onak eta fama anditakoak, nola baitirade San Pedro, San Pablo, berze apostoluak edo profetak. Alas eta fedeak erakusten digunean aien dotrina dela Jaungoikoarena eta, ala, ain probetxosoa gure arimendako, ar ditzagun aiek ematen dizkiguten konsejuak. Argatik nai du Elizak lei ditezen. Aditzen eztuenak zer erraten den epistolan, otoitz egin brazo Jaungoikoari, eman drazkion aditzera aren onrako eta bere arimaren onetan diraden guziak obratan ezarzeko.

Epistola akabatu eta respondatzen du mezan lagunzen denak “deo gratias”, erran nai baitu “Jaungoikoak