<45r>
orai erran den bezala eskatzen dena, da zierto emanen zaiola eta eztiola erranen “eztakizu zer eskatzen duzun”, zeren mezan erraten diraden orazio guziak dauzki Eliza ama sanduak Espiritu Sanduak erakutsirik eta ordenaturik. Eta, ala, guziak dirade onak, baita gauza konsuelo anditakoa.
Sazerdoteak orazioak akabatu eta erraten du epistola, baita prediku bat zein predikatzen baitu San Pedrok edo San Pablok edo San Juanek, Isaiasek, Danielek edo berze profetetatik batek, zeñen medios Jaungoikoa minzatu baitzen. Eta erakusten draugu zeruko dotrina eta bidea, eta nola bear dugun erdetsi. Eta, ala, mezan dagonak enzuten duenean “lectio Epistolae Beati Petri” edo “Beati Pauli Apostoli”, egin bear du kontu nola, ala baita, San Pedrok eta San Pablok predikatzen digula, nondik atratzen da nola epistola bear den enzun debozio andioareki eta deseoreki atratzeko probetxu.