Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/66

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1 65>

I. Haur hedatzen den bezala, Espiritü Saintiak isuriz bere graziak arimari emaiten deritzola.

G. Zer erakusten dü balsamoaren ürrin honak?

I. Gure bizitze perestiaren ürrin honez algar eskolatü behar dügüla.

G. Zergatik jaun Apezküpiak berekatzen dü konfirmatzen dianaren belarra?

I. Erakusteko: haur nola baita korpitzaren eretze gorena, eta non ageri baitira beldürraren eta ahalkiaren zeñhariak, Jesüs-Kristen fedia goraki gabe haren etsai gaistoenen aitzinian aithortü behar dügüla.

G. Zergatik jaun Apezküpiak konfirmatiari emaiten derio maxelan eskükhaldi bat?

I. Orhit dadin, adelatürik egon behar diala, gaizki eta desditxa ororen Jinkoaren amorekatik egarteko.

G. Zonbatetan ihor konfirma daite?

I. Ez behin baizik: ez eta batheia, ez ordena; zeren hirur sakramentü hoiek karaktero eta zeñhare espiritual