Orri hau berrikusi gabe dago
<1 64>
eman derizkünak Jesüs-Kristetan dügün sinhestiaren erakusteko, eta kristi osotzen Espiritü Saintiaren dohañez.
G. Nola izan behar da, konfirmatü izateko?
I. Kofesatürik graziatan, eta jakin paterra, Abe Maria, Kredoa, Jinkoaren, eta Elizaren maniak, baita fedezko püntü gehienak.
G. Sakramentü haur gabe salba gitakia?
I. Bai: bena hartzen ahal dialarik, eizten dianak bekhatü handi egiten dü.
G. Nork konfirma diro?
I. Jaun Apezküpiak.
G. Zer adin behar da konfirmatü izateko?
I. Zazpi urthe, eta Jinkoa ezagütü.
G. Zer da konfirmazioniaren materia?
I. Krisma Saintia, zoin baita olio balsamoareki nahasia, eta ostegün saintian jaun Apezküpiak konsekratia.
G. Olioak zer erakusten dü konfirmazionian?