Orri hau berrikusi gabe dago
<1 32>
I. Gük bezala korpitz eta arima baten hartzia.
G. Non hartü dütü korpitz eta arima?
I. Maria Birjina saintaren sabel sakratian.
G. Nola hartü dütü?
I. Espiritü Saintiaren obraz, zoñek haren korpitza egin baitü Birjinaren odol xahienetik.
G. Zonbat natüraleza dira Jesüs-Kristen?
I. Biga: Jinkoarena, eta gizonarena.
G. Jesüs-Krist bi natüralezetan persona bat deia, ala biga?
I. Persona bakhoitz bat da.
G. Zoin egünez Jesüs-Krist konzebitü jzan da?
I. Andre Dana Maria martxokoan.
G. Zoin egünez sorthü da?
I. Egüberri bezpera gaiherditan, zoñen orhitzarretan Elizak ordian hanbat alageranzia egiten baitü.
G. Non sorthü da?
I. Betleemeko hirian barrüki batetan, lekhürik bestetan ezin ükhenez.
G. Josef saintia Jesüs-Kristen aita deia?