Orri hau berrikusi gabe dago
<1 31>
Trinitate Saintüko lehen persona dela.
G. Zergatik deitzen düzü lehen persona, Aita?
I. Izatia emaiten deriolakoz bigarren personari, zoin baita semia.
G. Nola Aitak emaiten derio izatia semiari?
I. Berartzaz bethidanik ezagütziaz.
G. Nontik da Espiritü Saintia?
I. Aitak eta semiak algarren bethidanik dien maitetarzünetik.
G. Jinkoatan diren hirur personak egiazki algarganik berhezi direia?
I. Bai: bena hala ere eztie ber Jinkotarzüna baizik.
3. igantian. Hirurgarren kapitülia.
Inkarnazioniaz.
Luc.1.v.26.
G. Hirur personetarik zoin gügatik gizon egin da?
I. Jinko semia.
G. Zer erran nahi da gizon egin dela?