Orri hau berrikusi gabe dago
<II 132>
I. Kristien bihotzetan lekhü saintien, eta hetan egün oroz egiten diren misterioen peretxiaren berritzeko.
G. Zergatik orano?
I. Amorekatik kristi bat bederak berri dezan egün saintiaren orhitzia, zointan Jinkoari eman izan baitzaio.
G. Zoin egünez Jinkoari eman izan gitzaitzo?
I. Batheiükoan, zointan Aitaren Semiaren, eta Espiritü Saintiaren egongia biziak gerthatü baikira.
G. Egün hareki zer egin behar dügü?
I. Batheiüko hitzemanak berritü arzara zin egin Jinkoatan sinheste oso bat dükegüla; mündüko plazer itzal baizik eztirener ihes eginen dügüla, baita espiritü gaistoaren egiter, eta Zekürü nahasi honi.