Orri hau berrikusi gabe dago
<II 131>
Zortzigarren kapitülia.
Elizaren sagarazioniaz.
G. Elizak zergatik hain ohoratüki sagaratzen dira?
I. Guri peretxü handi baten emaiteko lekhü saintientako.
G. Zergatik orano?
I. Zeren Eliza harriz eta zurez eginak, egiazko Elizaren, diot dohatsien algarreki egoitiaren üdüri eli bat baitira.
G. Nola?
I. Zeren Eliza baita egiazko eretza, non Jinkoa baitago, eta lekhü haur kristiez, harri biziez bezala eginik baita.
G. Urthekal zergatik berritzen da Elizaren sagarazioniaren orhitzarria?