Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/303

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<II 126>


G. Elizak beraz zertako bestak ezari dütü dohatsien orhitzarretan?

I. Jinkoari berari ohore emaiteko, zoin hetara hedatzen baita.

G. Dohatsien Besten begiratzetik zer hontarzün jiten zaikü?

I. Bi gozo handi.

G. Errazü lehena?

I. Saintiez orhitzian, Pizten gira hen egiter jarraikitera.

G. Eta bigarrena?

I. Hen othoitzek ürgazten baikütie.

G. Elizak zergatik manatü dü Domi sainthore, zoin ohoratüren baitügü daigün egünian?

I. Arima dohatsü güzientako Jinkoari eskerren emaiteko.

G. Zergatik orano?

I. Gehiago berthütiala gure hel eraziteko, hanbat egite saintü batetan ezagüt eraziten derizküla; eta azkenekoz gure artekarien emendatzeko.

G. Besta haur nolaz urtheko besta handienetarik bat da?

I. Zeren haur baita, Jinkoak berak