Orri hau berrikusi gabe dago
<II 125>
G. Zer gozo ügürükiteko dügü gure etsaien eginen dütügün othoitzetarik?
I. Hoien hontzia: hala nola Jondane Esteberen othoitziak Jondane Paule bere hil eraziliaren Kristi hon egitia ardietsi baitzian, harrikhaldiz hura erhaiten zienen arropak begiratzen zütian ber orenian. Act. 7.
Bostgarren kapitülia.
Domi Sainthore bestako, Azaroaren aitzineko igantian erraiteko.
G. Elizak zergatik manatü dütü saintien bestak?
I. Jinkoaren ohoratzeko bere zerbütxarietan.
G. Nola?
I. Zeren Jinkoak hoiek saintü, baita dohatsü egin baitütü.