<II 104>
ohereska litzoien, zoin berhala arrerosten baitzütien haren eskietarik, diharü emaiten zerienaz.
G. Pürifikazionian zer sakrifizio egiten zien?
I. Aberatsek axuri bat ohereskatzen zien; hon güti zienek bi urxapal, edo urzüme. Levit. 12.
G. Zergatik Ebanjelioa ezta minzo urxapal eta urzümez baizik?
I. Zeren Josefek eta Mariak, hon gabe zirelakoz, indar güti zienek bezala, bere ohereskiak egiten baitzütien.
G. Hortik zer ikhasteko dügü?
I. Gabeziaren maithatzia, koñek Jesüs-Kristen etxekoak, eta hura bera üdüri eraziten baikütü.
G. Zergatik Jesüs-Kristek elizan ohereskatü izan behar zian?
I. Jente güzien berme bezala, hura han eman behar izan da.
G. Ihork ezagütü ziana hura ohereskü hortan?
I. Bai, Jinkoak haren ezagützeko, piztü zütian Simeon zahar dohatsia,