Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/280

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<II 103>


G. Xahatze hark zer zeñharatzen zian?

I. Adamen bekhatütik landan, gure sortzia theiü eta maradikatü zela.

G. Bazena deus ere theiürik Jinkoaren semiaren sortzian eta Mariaren erdzian?

I. Jinkoari eztatsala.

G. Zergatik beraz Pürifikazioniaren legetik igaran da?

I. Hümilitatez, eta beste emaztiak üdüri izateko, hala egin behar zian.

G. Zergatik hark Jesüs-Krist ohereskatü zian elizan?

I. Zeren legiak nahi baitzian, lehen sorthü haurrak han ohereska litian. Exodi 13.

G. Zergatik?

I. Orhitzeko Ejiptan, Jinkoak bere popülia zilhetü zianian, ejipzienen haur lehen sorthiak oro hil erazi zütiala; eta israeliter bere lehen sorthiak bizirik begiratü.

G. Zer manatü zian gero?

I. Israeliten amek bere lehen haurrak