Orri hau berrikusi gabe dago
<II 89>
G. Dohatsien besten begiratzetik zer gozo jiten zaikü?
I. Biga handirik.
G. Errazü lehena?
I. Dohatsien orhitzarriaren ohoratzian, her jarraikitera piztü gira.
G. Eta bigarrena?
I. Bere othoitzez ürgasten gütie.
G. Elizak zergatik debozione berhezi bateki Andre dana Mariaren bestak ohoratzen dütü?
I. Zeren honek merexi berhezi bat baitü, eta Ihork bestek eztütükian dohañak.
G. Zoin da hetarik handiena?
I. Jinkoaren Ama izatia.
G. Horrek zer ditxa derio?
I. Trinitate saintü güziareki algarganatze berhezi bat.
G. Nola Aita bethierekoareki?
I. Semiaz, zoin arteko baitie.
G. Nola Semiareki?
I. Honen Ama delakoz.
G. Nola Espiritü Saintiareki?
I. Hargana jin delakoz, haren odol ezinago xahütik Jesüs-Kristen