Orri hau berrikusi gabe dago
<II 88>
I. Jinkoari ohereskatü diren egünak saintien orhitzarretan.
G. Zoin egünez hoien orhitzarria egiten dügü?
I. Hen hil egünareki haboroetan.
G. Zergatik beraz, Elizak dioan bezala, hura deitzen die hen sor egüna?
I. Zeren hen sortze egiazkoa baita, Zelian sortzia, eta bethi dohatsü izateko.
G. Elizak zergatik manatü dütü honlako bestak?
I. Jinkoaren ohoratzeko bere dohatsietan.
G. Nola?
I. Zeren Jinkoak hurak saintü eta dohatsü egin baitütü.
G. Elizak beraz zer gogo dü, dohatsiez orhitzeko manatü dütian bestetan?
I. Her grazia eta gloria eman deritzenez, eskerren Jinkoari ohereskatzia.
G. Zer da dohatsien gloria?
I. Jinkoaren gloria bera, zoin hetara hedatzen baita.