<1 25>
aita-amer, bürzagi bürzagiser bere haur eta zerbütxariak onsa eskola eraziten badütie, lehenik haien jakitiaren frütia berek gozatüren diela; zeren Jinkoaren legiak ikhasirik, haren zerbütxari hobe baitirate, hanbatenaz emiago eta bere peko baitütükie.
Orotan gainti, ene anaie maitiak, ezakhit hain behar, nola ürri den lan saintü hontan, ezi horren sari Zelüko gloriaren khoroa badükezie; eta halaz baizik, Jinkoak eskietan ezari deritzien arimez, kontü honik eztereiozie emanen. Hori Jondane Paulek manatzen derikü hitz hoiez: “Jarraik akio irakurtziari, exortazioniari, eta erakastiari”.
Azkenekoz Züberoa Herri hontako promotora manatzen dügü, iratzarriki orotan balia erazi dezan lege haur, bestela honen hausliak gaztigatü izanen dira zinez khorte espiritualian: salbü üztailla, fgorrila, ürrieta hilabetetan, noiz baitira lür lanen lehia bizigarriak. Eta hobeki oro eginbide