<1 24>
bethi lagüntüren dütie hartara, haien gogoz onsa erraitera ürgazteko. Eta hura erran ürhentü datianian, bere igante señharatien arau, berriz has eraziren derie, aski jakinsü diratiano.
Erretor eta bikarier debetatzen deriegü, eztitzen har egüzaita, ez ama haurren batheiietan, fedezko püntü gehienak, Pater. Abe. Kredoa. Jinkoaren, eta elizaren maniak eztakitzenak, kateximala ere eztabilzanak. Eztagien haien ere ezkonzeko kridarik, ütsüeri hartan daudiano.
Kateximaren erraiteko, mithilkoak eta neskatilak berhezirik, althe bederatan izanen dira, algarri galthatzeko, eta ihardesteko eztiki herabe gabe, aitzineko astian ikhasi dükeien lekzioniaren: amorekati Jesüs-Kristen graziaren ezniaz hazirik, hurak baita zaharagoek haier onsa behatüz ikhasirik eztakitzenak, güziak azkar ditian, gañelako misterioen predikü saintietan enthelegatzeko.
Orano erretorek ezagüt eraziren derie