Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/217

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<II 40>


I. Baruraren hontarzünaren, eta kristiek gorozüman beste obra hon egin ahal litiroien ororen bidia hausten die.

G. Elizaren gogoari jarraikiteko, zer egin behar da Ihauterian?

I. Lehenik joan elizala gogo honez meza saintiaren enzütera: han egon lüzaz ago, Jesüs Jaunaren bihotzez lagünzeko, besten haboroek ahazten dieno.

G. Eta zer orano?

I. Ützi jokiak, apairü handiak, karataiskeriak, danzak, eta gañelako gaiza debetatiak. Eta adiskidegoaz, edo ihes ezin eginez, hetarik zonbaitetan ihor helzen bada, beste ordiez beno zühürrago eta emiago agertü behar dü.

G. Karataits lasterkariak nor üdüri dira?

I. Jüdioak, eta Soldado Jesüs Jauna bilaizi zienak, zoñek begiak thapatü baitzeritzen, eta hilzerakoan hari egin mesperetxü hanitz.