<II 39>
G. Zer erran nahi düzü Adamen egünez?
I. Dolüzko eta penitenziazkoak, nola baitira bekhatorek eta esterratiek merexi dütienak.
G. Elizak zer beraz erakasten derikü ororen dolü honzaz?
I. Alageranziak, sobera jan eta edatiak, karataiskeriak, eta beste solazak ützi behar dütügüla.
G. Zergatik?
I. Haur hon eli batek bezala, gure Ama Elizareki nigar egiteko; orhitürik gure Salbazaliaren herio Pasioniaz.
G. Bigarren arrazoa zoin da?
I. Gorozüma saintiaren onsa igaraitera adelatzeko.
G. Zergatik beraz ihor egün hoietan, beste ordiez beno gehiago, sobera jan edan, erhokeria eta gaiza debetatier senthatüki jarraikiten da?
I. Horik oro dira Deebriaren xotileziak, Elizaren gogo saintien gal erazi nahiz.
G. Zer gaitzak orano egite gaisto hoietarik jiten dira?