Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/206

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<II 29>


I. Batheiian: Jinkoatan diren hirur Personen batarzüna, eta agertzia.

G. Nola hori?

I. Aita ageri da minzatzian; semia berartan; eta Espiritü Saintia urzoaren üdürian.

G. Zoin da orhitzen zaikün beste mirakülia?

I. Hurez mahatsano egitia Kanaako ezteietan, Galileako herrian.

G. Huraren mahatsanoala ützülze honek zer zeñharatzen zian?

I. Erran nahi zian Moisaren legiaren ützülzia gure Ebanjelio saintiala.

G. Zer beraz zeñharatzen zian mahatsanoak?

I. Jinkoaren haurrer Jesüs-Kristen graziatik jiten zaien alageranzia Espirituala, eta gar saintia.

G. Mirakülü honek nola ager erazi zian Jesüs-Krist?

I. Zeren haur baitzen haren lehen mirakülia, eta ordian haren diszipüliek hartan sinheste hartü baitzien, Jondane Johaneren Ebanjelioak dioan bezala.