Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/205

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<II 28>


G. Batheiiak zer zeñharatzen zian?

I. Penitenzia, eta bekhatien parkamentia erran nahi zian.

G. Jesüs-Kristek batheiatü beharra ziana?

I. Ez; hura saintütarzüna bera zenaz geroz.

G. Zergatik beraz batheiatü nahi izan da?

I. Bekhatiaren itxuraren ekharteko, zoñen xahatzera jiten baitzen.

G. Zergatik orano?

I. Batheiiaren ezarteko eta saintifikatzeko.

G. Zer heltü zen Jesüs-Kristen batheiian ohoratsiagorik?

I. Gañeko minzo bat zoñek baitzioan, haur da ene seme maitia, zointan onsa laketü bainiz.

G. Zer igaran zen gehiago ordian?

I. Espiritü Saintia jaitsi zen Jesüs-Kristen gaña, urzo baten üdürian.

G. Zergatik hala?

I. Jesüs-Kristen emetarzünaren erakusteko.

G. Gaiza hoiek orok zer zeñharatzen zien?