<1 125>
G. Nola behar da Jinkoa othoitü?
I. Hur benedikatiareki ahalaz zeñhatürik, belhañez belhariko kürütxe, edo Jesüs Jaunaren, edo Andre Dana Mariaren Imajina baten aitzinian.
G. Ezteia aski Jinkoaren othoitzia ohian, züti edo beztitzian?
I. Etzaio hala emaiten Jinkoari zor deriogün ohoria.
G. Zergatik beraz bi belhañez belhariko?
I. Zeren Jinkoari minzo baikira, eta Jesüsek bere Aita belhariko othoitü baitü, guri erakusteko, berhala egin behar dügüla.
G. Belhariko jartiaz norbaitek erri egin balizazü, ützi behar deia hala othoitzia?
I. Ez: zeren Jesüs gure Jaunak erran baitü, Nork ere ahalke baitüke haren ohoratzera jenten aitzinian, hark ere ahalke dükiala haien bere Aitaren aitzinian bere haurretan ezagützera.
G. Egiteko lehiatürik bagünü, goizan