Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/125

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1 124>


11. igantian. Hogei eta hamirurgarren kapitülia.


Jinkoari othoitü beharraz.

G. Aski deia fedezko misterio eta egien sinhestia, kristi hon eta salbatü izateko?

I. Ez: obra honak orano egin behar dira, eta egünak perestüki igaran.

G. Tenporaren onsa igareiteko, zer egin behar dü kristiak?

I. Behin ere hutsik gabe goiz arratsez Jinkoa othoitü, hari nork bere lana eskentü, eta güziak egin hari laket izateko, eta haren gloria handienaren diren.

G. Hanbat behar dügia goiz arrats oroz Jinkoa othoitü?

I. Bai salbatü nahi bagira, eta Jinkoaren benedikzioniak jin dakizkün.