<1 119>
oroz eman zadin kristi orori.
G. Nola eta zergatik hura jan behar da?
I. Debotki, eta nahasi gabe beste jatekoeki; eta nola baita hur benedikatia bezala santifikatü Jinkoaren hitzaz eta othoitziaz, badü berthütia gure begiratzeko hanitz gaitzetarik, eta Espiritü gaistoen enkontrietarik: hartakoz lehenik ohereskatzen eta benedikatzen da altharian, epistolaren althian.
G. Zergatik elizaren hatsarriaz geroz jente perestiek eman dütie ohereskiak?
I. Zeren Jinkoak debetatü baitzerion Moisari eladin ager eskiak hutsik haren aitziniala, kristiek igante eta besta handiez, parropia mezan ohereskatzen zütien ogi, mahatsano eta gañelakoak, herrikal nork bere anzo.
G. Zergatik hori?
I. Jinkoari aithortzeko, harganik dütügüla hon güziak, eta hen bürzagi ezagützeko, 2. Haren othoitzeko, gure ükhenak benedika eta emenda