Orri hau berrikusi gabe dago
<1 118>
hatsarrian egiten dian prozesionian?
I. Haren orhit eraziteko batheiü saintian batbederak errezebitü dian graziaz; eta erakusteko, mündüko egitekoak iraizirik, konzenzia xahü bat ükhen behar diala, mezako Sakrifiziotik gozo hartzeko.
9. igantian
G. Ogi benedikatia zeren da?
I. Ogi benedikatia da Sakramentü Saintiaren üdüri bat, zoñen emaiten Elizan hasi baitziren, lehen kristiak gibeltü zirenian Korpitz Saintiaren egün oroz errezebitzetik, zoin hartzen baitzien, batarzün saintü batetan bizitzeko: bena haiek gero hazkürre saintü hura ützirik; eta nola ezpaitzien gehiago besta handiez baizik errezebitzen: Elizak haien bake honian eta maitez edüki nahiz, ogi benedikatia Sakramentü Saintiaren lekhütan ezari dü, igante