Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/77

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<77>

dohala eta dathorrela, bihar emanen diozuna: baldin baduzu emaitekorik, emozu berehala. Erran nahi du, eginen duzun ongia eta ontasuna, dagizula fite, geroko benturan utzi gabe, luzamendutan eta joan-ethorritan ibili gabe.

Egun batez galdegin zeraukaten Alexandro handiari, ea nolatan erdietsi eta irabazi zuen hanbat biktoria? hanbat on eta onhasun? hanbat hiri eta erresuma? Eta ihardetsi zuen laburzki: Nihil procrastinans. Ez deus luzatuz, ez deus biharamuneko utziz. Etzuela egundaino, egunean egin ahal zezan gauzarik, biharamuneko utzi; etzela egundaino gerokoan fidatu, eta halatan hain irabazi handiak egin zituela.

Ezkaitezila, beraz, gu ere gerokoan fida. Zeren geroko hartan, bentura bat ahal badateke ere, ez ordea segurantzarik; eta erhokeria handia da segur behar duen gauzaren, benturan ibentzea: biharamuneko esperantzan eta perilean utztea.


Nola den geroago gaitzago bekhatutik ilkitzea


Kap. VI

52    Anhitzetan ere eskritura sainduan konparatzen da bekhatorea, ardi errebelatuarekin.